< atzera eskaintzen zerrendara


"kontakturako" sakatzen duzunean aterako den formularioa bete eta zurekin harremanetan jarriko gara.
14 egun. IRAILA - APIRILA (2011). HEGALDI INTERNAZIONALA EZ DAGO BARNE

Bidaia gazteleraz mintzo den gida batekin egiten da, abuztuan ezik. Abuztuko irteeretan gidak ingelesez hitz egingo du

EGITARAUA:
1.- YANGON. Hegaldia iristerakoan aireportuan jaso eta hotelera eramango gaituzte. Ondoren hiriaren bisita bat burutuko dugu. Gauean ongi etorri afaria
2-. YANGON-MANDALAY. Gosaldu ostean trenez ekingo diogu Mandalayrako bideari (14/16 ordu inguru). Bazkaria “picnic” erara izango da. (Nahi izanez gero tren bidaiaren ordez hegazkina kontrata daiteke. Kontsultatu prezioak beheraxeago).Iristeakoan hotelera eramango gaituzte.
3-. MANDALAY. Gosaria. MINGUNera irteera itsasuntziz Irrawayi Ibadan zehar. Bidean amaitugaeko Mingungo pagoda eta Myatheindan pagoda ikusiko ditugu. Mandalayra itzuli eta bazkaria. Ondoren zenbait artisautza lantegi bisitatuko ditugu eta “Urrezko Jauregia”ren monastegia. Azkenik, eguzkia sartzen ikusiko dugu mendiska batetik
4-. Gosaldu ostean Mandalaytik Mahamuniko Buda bisitatzera joango gara, lurralde guztian gehien gurtua da berau. Jarraian AMARAPURArantz joango gara, garai bateko Birmaniako erreinuaren hiriburua izana. Bertan 1000 monjetik gora nola bizi diren ikusi ahal izango dugu. Jarraian SAGAING mendira joango gara bertako 700dik gora monastegi ikustera. Jatetxe batean bazkaria. AVAraino jarraituko dugu eta bertan zaldiz bultzaturiko karrozetan Okkyaungo monastegia ikusiko dugu. Mandalayra itzulera.
5-. MANDALAY. Gosaldu ostean eguna libre. Hautazko zenbait irteera eskeiniko dira.
6-. Gosaldu ostean errepidez MONYWArantz abiatuko gara. Iristerakoan hotelean bazkalduko dugu. Ondoren Powintaungo kobetara joango gara. Bertan Budaren 400.000 irudi baino gehiago daude. Ondoren Kyaukka herria bisitatuko dugu eta Monywara itzuliko gara
7-.Gosaldu ostean Monywa hiriaren bisita burutuko dugu Bodhithataung tenpluko Etzaniko Buda ikusiz, munduko handiena berau. Bazkaria “picnic” erakoa izango da. Errepidez bideari jarraituko diogu Bananera iritsiz
8-. Gosaldu ondoren Baganeko merkatua eta monumento garrantzitsuenak ikusiko ditugu. Ondorene Ananda tenplura joango gara, herrialdeko politenetariko bat. Jatetxean bazkaldu eta ondoren eguzkia sartzen ikusiko dugu Mingalazerdi pagodatik.
09-. BAGAN. Egun librea. Hautazko zenbait irteera eskeiniko dira
10-. Gosaldu ostean POPA mendira joango gara, aintzinako itzalitako sumendi bat. 700 eskailera daude bertara igotzeko eta paisana zorgarria da tontorretik. JArraian PINDAYArantz egingo dugu. Bidean bazkalduko dugu. Iristerakoan eguna libre.
11-. Gosaldu ostean 8094tik gora Budaren irudi dauzkaten kobazulo batzuk ikusiko ditugu eta inguruko zenbait artisau lantegi.. Bazkal ostean INLEraino jarraituko dugu
12-. INLE LAKUAn zehar itsasuntziz irteera polit bat burutuko dguu ur gaineko herriak eta merkatuak ikusiz. Jatetxean bazkaldu eta hotelera itzuliko gara.
13-. INLE-YANGON. Gosladu ostean barne hegaldi bat hartuko dugu. Yangoneko aireportuan jasoko gaituzte eta hotelera eramango. Gauean bidaiaren amaierako afaria ospatuko da. Gaua Yangonen
14-. Daukagun hegaldiaren arabera kalkulaturiko orduan aireportura eramango gaituzte.

PREZIOAK:

EKAINA - IRAILAK 30:980 € oinarrizko kategoriadun hoteletan
URRIAK 1 - 2011ko APIRILAK 30: 1045€

- Kategoria gehiagokodun hoteletan: kONTSULTATU
- Zirkuitua mantenu osoan egiteagatik gehigarria: 89€
- Hoteletan bakarka lo egitearen gehigarria: Kontsultatu
- Yangon-Mandalay hegaldia: 100€

BISATUA: 30 dolar. Iristerakoan ordaindu behar da aireportuan
IRTEERA TASAK: 10 dolar inguru. Aireportuan ordaindu behar dira irteterakoan

Hegaldi internazionala ez dago prezioaren barne. Kontsultatu aukera eta prezio ezberdinak

Edozein egitarau zure neurrira antola dezakegu

Prezioek moldaketaren bat jasan dezakete euro-dolar balioaren aldaketagatik.

IGANDERO; URTE OSOAN ZEHAR
Prezioaren barne
Garraioa bidaia osoan zehar-egitarauan azaltzen diren bisitak- Mandalayra trena-Inletik Yangonerako barne hegaldia-turista kategoriako hotelak-Mingunen eta Inle lakuan irteerak itsasuntzi pribatu batean-antolaturiko bisitetan beharrezko sarrerak-mantenu erdia bidaia guztian zehar + lehen eta azken gaueko afari bereziak (edariak ez dira sartzen otorduetan)-gazteleraz mintzo den gida (5.,9.,13. eta 14. egunetan ezik)-asegurua- aireportuan ongi etorria eta bisatua egiteko laguntza.
nerif
 
e: 7 ga